Bukatuta
Errautsak antzezlana ikusi nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/errautsak-antzezlana-ikusi-nahi/@@download/image/2011211778Errautsak__Ainhoa_Resano_0.jpg

Errautsak antzezlana ikusi nahi?

Errautsak antzezlana ikusi nahi?
GAZTEZULOk sarrera bikoitz bana zozkatuko ditu honako emanaldietarako.
Otsailak 5: Errenteria-Oreretako Niessen aretoan, 20:00etan.
Otsailak 25: Beasaineko Usurbe aretoan, 22:15ean.
Otsailak 26: Berrizeko kultur etxean, 20:00etan.


Sarrerak eskuratu nahi badituzue, bidali emaila lehenbailehen gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zuen izen-abizenekin, telefono zenbakiarekin eta zehatz ezazu zer emanalditarako nahi zenituzke sarrerak.
Errautsak Artedramaren eta Le Petit Theatre de Pain & Dejabu Panpin laborategiaren lana da eta adiskide baten hiletan elkartzen diren aspaldiko lagunak dira protagonistak: Zigor euskaldun zikiratua, Erramun etxeko premua, Eider emazte eta ama eredugarria, Kaiet aita familiako hipotekatua... Urteak joan dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik...
Ander Lipus, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo dira aktoreak. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi dute antzezlana.