Bukatuta
'Erlauntza' antzezlana ikusi nahi? Antzerkia gozatzeko parte hartu lehiaketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/erlauntza-antzezlana-ikusi-nahi/@@download/image/VAIVEN_erlauntza_saturatu-gabe_baja.jpg

'Erlauntza' antzezlana ikusi nahi?

Antzerkia gozatzeko parte hartu lehiaketan!
'Erlauntza' antzezlana ikusi nahi?

GAZTEZULOk antzerkira eramango zaitu! Vaiven ekoizpen etxearen Erlauntza antzezlan berriarekin gozatu nahi baduzu BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!

 

NOIZ: Uztailak 18, asteazkena, 20:00etan.

NON: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.

SINOPSIA:

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...

Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Galduko duzu?