Bukatuta
'Ergela' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu! Lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu uztailaren 16ko emanaldirako, parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/ergela-antzezlana-ikustera-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/PHPThumb.jpeg

'Ergela' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu!

Lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu uztailaren 16ko emanaldirako, parte hartu!
'Ergela' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu!

Duela zenbat ez duzula antzezlan batekin ondo pasa? GAZTEZULOk aukera eskainiko dizu! Uztailaren 16an, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikusgai izango da Txalo Produkzioen Ergela obra, eta LAU SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar dira Jordi Casanovasen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joango da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.

EGUNA: Uztailak 16, asteartea.

ORDUA: 20:00.

LEKUA: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia.