Bukatuta
'Emaztegaiaren semea' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/emaztegaiaren-semea-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/emaztegaiaren_s_1366720536.jpg

'Emaztegaiaren semea' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Ados Teatroak 'El Hijo de la Novia' filmean oinarritutako antzerki obra aurkeztuko du maiatzaren 4an arratsaldeko 20:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean, 'Emaztegaiaren semea'. GAZTEZULOn zazpi sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Mikel Laskurain, Sara Cozar, Asier Hormaza, Iñake Irastorza eta Kandido Uranga dira 'El Hijo de la Novia' film arrakastatsuan oinarritutako euskal antzerki obrako protagonistak; Garbi Losadaren zuzendaritzapean aritu dira, eta iragan urtarrilean Tolosako Leidor aretoan obra estreinatu zutenetik, ehunka lagunek ikusi dute. Rafaelen, alzheimer gaitza duen bere amaren eta emaztearen Elizatik ezkontzeko ametsa bete nahi duen aitaren istorioa kontatuko dute, umorea eta drama nahasiz.

Maiatzeko lehen asteburuko plana osatu nahi baduzu, eta bide batez, lagun bati sorpresa eman eta antzerkira gonbidatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera: zazpi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa bete eta datuak bidaltzen dizkiguzuenen artean. Sarrera asko dira, beraz, aprobetxatu gazte!