Bukatuta
Euskarazko abestirik arrakastatsuenak? Gure artista kutunak abestia kaleratu eta nazkatu arte entzuten aritzen gara, behin eta berriz. Musika gure aldartea bezalakoa omen da, gure emozioen arabera aldatzen dira gure lehentasunak. Baina batzuetan kantu batek harrapatu egiten gaitu, eta egun eta gau erreproduzitzen dugu musika plataformetan. Horrek dirua sortzen du egileentzat, batzuentzat besteentzat baino gehiago, noski. Zein ote da munduan diru gehien irabazi duen abestia eta zein erreprodukzio gehien dituena? Euskarazkoen artean zein kantuk izan ote dute arrakastarik handiena? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/ekonomikoki-baliotsuenak-diren-abestiak/@@download/image/musika.jpg

Euskarazko abestirik arrakastatsuenak?

Gure artista kutunak abestia kaleratu eta nazkatu arte entzuten aritzen gara, behin eta berriz. Musika gure aldartea bezalakoa omen da, gure emozioen arabera aldatzen dira gure lehentasunak. Baina batzuetan kantu batek harrapatu egiten gaitu, eta egun eta gau erreproduzitzen dugu musika plataformetan. Horrek dirua sortzen du egileentzat, batzuentzat besteentzat baino gehiago, noski. Zein ote da munduan diru gehien irabazi duen abestia eta zein erreprodukzio gehien dituena? Euskarazkoen artean zein kantuk izan ote dute arrakastarik handiena?
Euskarazko abestirik arrakastatsuenak?

S Money konpainiak abesti bakoitzaren irabazien berri jakin nahi izan du baina tokian tokiko musikari arreta jarrita, hau da, herrialde bakoitzeko musikariei. Horretarako, Spotify eta Kworb webguneko datuak aztertu ditu; erreprodukzio kopurua, artistaren mundu mailako irismena eta igorpen bidezko ordainketa hartu dute kontuan eta munduan gehien ordainduak diren abestien zerrenda osatu dute, baita gehien erreproduzitu direnena ere.

Zerrenda begiratuz gero, orotariko generoak ageri dira: elektronikoa, hip hopa, pop latinoa, trapa, reggaetoia eta rocka. Rapa eta popa daude genero arrakastatsuenen artean. Harritzekoa irudituko zaie agian batzuei reggaetoia puntaren puntan ez egotea, baina mundu mailako ikuspegia izanda, genero hau Espainiako Estatuan eta Hego Amerikan nabarmentzen da. 

Lehen postua lortu duen kantua oso ezaguna da. Dena den, kontuan izan sorterrikoak diren musikariak dituztela oinarri datuok; beraz, baliteke herrialde horretan kantu entzunena ez izatea oro har, baina bai bertako artisten artean. Erresuma Batuak lortu du urrezko domina Ed Sheeran-en Shape of you abestiari esker. Spotify plataforman 13.347.665 dolarreko irabaziak izan ditu. 

Hurrengo postuetan agertzen direnekin ere abestu edota dantzatu izango duzue beharbada. Hip hop kultura zabaldua dago Estatu Batuetan eta munduko bigarren abestirik baliotsuena bertakoa da, Post Malone artistaren Rockstar, 10.409.424 dolar irabaziak dituena. Podiumaren hirugarren tokian Australiako Tones and I musikagilearen Dance Monkey abestia dago, 10.298.960 dolar bilduta. 

Bestelako izen ezagunak ere badaude sailkapenean, hala nola Drake-n God's Plan Kanadan, 8.310.198 dolarrekin, eta Avicii-ren Wake me up Suedian, 6.017.155 dolarreko irabaziak dituena. 

Eta zeinek lortu ote du diru gehien Espainiako Estatuan? Don Patricio artista kanariarraren Contando lunares. Honek 1.031.600 dolar bildu ditu eta sailkapenaren hamaseigarren postuan dago. Frantziako Estatuan, berriz, Ninho-ren La vie qu'on mène. Hogeita bigarren postuan dago eta 511.970 dolar irabazi ditu. 

Erreprodukzio gehien
Dirua alde batera utzi eta erreprodukzioei erreparatuz gero, aldatu egiten da zerrenda. Sailkapen honetan ez dute artisten jatorria kontuan izan eta, ondorioz, izen berriak agertu eta beste batzuk desagertu egin dira. Artista batzuek hainbat herrialdetan izan dute arrakasta. 

Lehen aipatutako Post Malone artistaren Rockstar abestiak izan ditu erreprodukzio gehien Estatu Batuetan, 714.996.533, eta bera dago lehenengo sailkapenean. Bulgaria, Kanada eta Letonian ere horixe izan da gehien entzun dena. Bigarren postuan Danny Ocean-en Me rehuso ageri da; 276.788.253 erreprodukzio izan ditu Mexikon, eta Txile, Kolonbia eta Ekuadorren ere entzunena izan da. Hirugarren postuan, berriz, Apache 207 rap-kantari alemaniarraren Roller dago, 210.616.303 aldiz entzun baitute bere herrialdean. Ed Sheeran-en Shape of you laugarren postuan dago, Erresuma Batuan 195.966.436 entzunaldi izanda. Australia, Danimarka, Singapur, Zeelanda Berria, Costa Rica eta Maltan ere izan du arrakasta ingelesak.

Dance Monkey izan da herrialde gehienetan entzundako kantua eta lehen postua lortu du Frantziako Estatuan, Belgikan, Suitzan, Austrian, Hungarian, Eslovakian, Lituanian, Luxenburgon eta Txipren. Frantziako Estatuan 86.041.247 aldiz entzun dute Tones and I artistaren abesti ezaguna. Espainiako Estatuan, berriz, Karol G-ren Tusa-k lortu du lehen postua, 111.895.773 erreprodukziorekin. Uruguai eta Bolivian ere berak izan du arrakastarik handiena. 

Eta Euskal Herrian, zer?
Tamalez, ez daukagu Euskal Herriko daturik baina zuen iritzia jakin nahiko genuke. Zein izango ote da diru gehien irabazi duen euskarazko abestia? Eta erreprodukzio gehien izan dituena?