Bozkatu XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketako lanik onena! Dagoeneko hasi gara XIV. Bideo Lehiaketako lehen bideoak jasotzen! Zeren zain zaude zure faboritoa bozkatzeko? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/copy_of_bozkatu-gaztezulo-xii-bideo-lehiaketako-lanik-onena/@@download/image/BOZKATU_2.jpg

Bozkatu XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketako lanik onena!

Dagoeneko hasi gara XIV. Bideo Lehiaketako lehen bideoak jasotzen! Zeren zain zaude zure faboritoa bozkatzeko?
Bozkatu XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketako lanik onena!

BOZKATZEKO: 

1. AUKERATU GUSTUKO BIDEOA.
2. BEHEKO FORMULARIOAN, 'ERANTZUNA' ATALEAN, IDATZI BIDEOAREN IZENBURUA
3. NAHI BESTE ALDIZ BOZKATU DEZAKEZU; GOGORATU, BOZKA GEHIEN JASOTZEN DITUEN BIDEOAK PUBLIKOAREN SARIA IRABAZIKO DUELA!

4.EKAINAREN 16AN 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.

5. Honakoa publikoaren faboritoa aukeratzeko tartea da, sari ofizialak ( 1.200 eta 300 euroak) epaimahaikideek erabakiko dituzte. Aurtengoan PANTAILAK EUSKARAZ ekimeneko lantaldea, Alex Aginagalde (Donostia, 1981) ordezkari gisa izango dugularik, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzailea (Zumaia, 2000) eta Iruñe Astitz (Barañain, 1991) kazetaria eta eduki sortzailea izango ditugu lan hori burutzen.

1. 'Natura'

Botoak: 1

 

FITXA TEKNIKOA:
- Egilea: Martin Dominguez
- Deskribapena: Naturari omenaldi txikia
 

 

2. 'INOIZ GEHIAGO'

Botoak:

Botoak:

FITXA TEKNIKOA:
- Taldearen izena: Lide eta Ainhize
- Egileak: Lide Gorosabel eta Ainhize Zurinaga
- Deskribapena: Bideoan emakume batek bere bikotekidearengandik jasotzen duen bortxakeria islatzen da, baina azkenean egoera horrekin amaitzea erabakitzen du.
 

 

3. 'euskara non?'

Botoak:

FITXA TEKNIKOA:
- Taldearen izena: Maialen
- Egilea: Maialen Gil Nuñez
- Deskribapena: Gazte batek euskara, bere lehen hizkuntza alegia, zenbait eremutan hitz egiteko eskubiderik ez duela sentitzen du. Behartuta ikusten da gazteleraz mintzatzea inguruak horrela egiten duelako ere. Hala eta guztiz, euskal edukiak badaudela ere konturatzen da, nahiz eta gutxi izan.

 

 

Parte hartu

Bete ondorengo datuak.

DATU PERTSONALEN BABESA:

Datu Pertsonalak Babesteko legedia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Donostiako GAZTEZULO Koop. Elk. Txikia enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla lehiaketa hau kudeatzeko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta enpresaren jarduera aurrera eramateko. Era berean, jakinarazi nahi dizugu, finalista edo sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango direla. Zure kontakturako datuak saria modu egokian kudeatzeko parte hartu dezaketen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izan daitezke. Zure datuak babesteko eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, mugaketa, aurkaritza, e.a.) edonoiz erabil ditzakezu GAZTEZULOra idatzi bat bidalita (Katalina Eleizegi, 36, 20009 Donostia (Gipuzkoa) kudeatzailea@gaztezulo.eus). Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu gure webgunean daukagun “Pribatutasun Politika”n egin dezakezu.