Bukatuta
'Buhameak: Erik eta Win' ikuskizunarekin gozatzera gonbidatzen zaitugu! Otsailaren 7rako emanaldirako sarrerak zozkatuko ditugu; azkar ibili! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/buhameak-erik-eta-win-ikuskizunarekin-gozatzera-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/baner-2.jpg

'Buhameak: Erik eta Win' ikuskizunarekin gozatzera gonbidatzen zaitugu!

Otsailaren 7rako emanaldirako sarrerak zozkatuko ditugu; azkar ibili!
'Buhameak: Erik eta Win' ikuskizunarekin gozatzera gonbidatzen zaitugu!

 

Otsailaren 7a ostiralean planik baduzu? Adi jarraian egingo dizugun proposamenari; 20:00etan, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean ikuskizun ahaztezin batez gozatzeko aukera duzu! GAZTEZULOn 3 SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu; parte hartu!

Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika... Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.

Bertsolariak: Unai Muñoa eta Ander Lizarralde.

Musikariak: Aitor Atxega eta Imanol Kamio.

DATA: Otsailak 7, osteguna, 20:00etan, Lugaritz Kultur Etxean (Donostia)

Informazio gehiago: buhameak.eus