Bukatuta
'Brodas Bros' dantza ikuskizunaz gozatu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/brodas-bros-dantza-ikuskizunaz-gozatu-nahi-duzu/@@download/image/201210312716brodas_bros.jpg

'Brodas Bros' dantza ikuskizunaz gozatu nahi duzu?

Azaroaren 16an, ostirala, 'Brodas Bros' dantza ikuskizuna aurkeztuko dute Andoaingo Bastero kulturgunean 21:30etan. Bertara joan eta erritmo biziekin dantzatu nahi baduzu, adi egon, GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatzen ditugu eta! Eman izena bizkor!!

Kaleko dantzak, hip-hopa, urban estiloa... aretora eramango dituzte 'Brodas Bros' ikuskizuna eskainiko duten gazteek. Salto, mugimendu eta aparteko maniobrak erakutsiko dituzte, eta ikusleek ezin izango diete dantzan egiteko gogoei eutsi.
Zuk ere lagun bat gonbidatu eta ikuskizunaz gozatzera joan nahi baduzu, badakizu! Bete alboko koadroa, eta zure izena zozketa zakuan sartuko dugu. Zorte on, gazte!