Bukatuta
          
          
        Bost disko sorta, 100. buletina dela eta
 
  Ehungarrenera iritsi gara! Ostiral honetan bidalitako GAZTEZULOflash buletin elektronikoa ehungarrena da eta, ospatzeko, bost disko sorta banatzea bururatu zaigu. Bat zurea izan dadin nahi baduzu, gaztezulo@gaztezulo.com helbidera mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar zure izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat utzita. Zozketan sartuko zaitugu berehala. Bide batez, mila esker astero zuen sarrerako ontzietan GAZTEZULOri sartzen uzten diozuen 13.000tik gora gazteei. Biba zuek!   
          
        
 
                           
                           
                          