Bukatuta
Bizardunak zuzenean entzutera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/bizardunak-zuzenean-entzutera-joan-nahi-duzu/@@download/image/bizardunak_2_1367846879.jpg

Bizardunak zuzenean entzutera joan nahi duzu?

Bizardunak zuzenean entzutera joan nahi duzu?
Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, Bizardunak talde nafarrak kontzertua eskainiko du maiatzaren 25ean, larunbata, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Zorte on!


Berria egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirietan antzerki emanaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Bizardunak taldearen kontzertua.

2009an sortutako euskal folk taldeak Ur Ederra Kirats Infinituan lan berriko kantak aurkeztuko ditu Elgetan eskainiko duen kontzertuan. Lagun bat besotik hartu eta haien erritmoekin dantzatzera joan nahi baduzu, bete beheko kodaroa gazte!