Bukatuta
Bertsolari aldizkariaren 'NORI' komikia opari! Xabi Paya eta Patxi Gallegoren abenturen bigarren zatia eskuratzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/bertsolari-aldizkariaren-nori-komikia-opari/@@download/image/00AZALA-scaled-e1575416573972.jpg

Bertsolari aldizkariaren 'NORI' komikia opari!

Xabi Paya eta Patxi Gallegoren abenturen bigarren zatia eskuratzeko prest?
Bertsolari aldizkariaren 'NORI' komikia opari!

Umorea eta satira baliatuz, euskara batuaren historia sozial alternatibo bat asmatu dute Xabi Paya gidoigileak eta Patxi Gallego marrazkilariak Nori komiki liburuarekin. "Nori saldu diote euskara batua?". Hori da Nori komiki liburua alderik alde gurutzatzen duen galdera, eta Bertsolari aldizkariak kaleratu du orain.

Aurrez ere elkarrekin lan eginak ziren Paya eta Gallego. 2015. urtean kaleratu zuten Nork komiki liburua: bertsolaritza izan zen ordukoan liburuaren gai nagusia, eta lau detektibe jarri zituzten lanean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean, Andoni Egaña nork hil zuen argitzeko.

Oraingoan euskara batuarekin gertatuko dena jakin nahi baduzu, parte hartu zozketan eta eskuratu zure alea!