Bukatuta
Bartzelonan zaude eta Doctor Deseo zuzenean ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/bartzelonan-zaude-eta-doctor-deseo-zuzenean-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/201210244915ehsona_12.jpg

Bartzelonan zaude eta Doctor Deseo zuzenean ikusi nahi duzu?

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, EH Sona musika jaialdia abian da beste urte batez, eta abenduaren hasierara bitarte hamaika talde eta bakarlari euskaldun ariko dira Kataluniako hiriburuan, besteak beste, Doctor Deseo.

Bartzelonan bizi bazara, edo bertan bazabiltza hemen duzu aukera!
Azaroaren 23an izango da Razzmatazz 2 aretoan Doctor Deseoren emanaldia. Kontzertua galdu nahi ez baduzu bete alboko laukitxoa eta zuzenean sarrera bikoitzaren zozketan sartuko zara.

Datozen asteetarako ere, Soziedad Alkoholika eta Peachy Joke taldeek eskainiko dituzten emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozketatuko dugu. Animatu eta parte hartu!