Bukatuta
'Barre buruaz beste egiteko' ikuskizunaz gozatu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/barre-buruaz-beste-egiteko-ikuskizunaz-gozatu-nahi-duzu/@@download/image/barreburuaz-lar_1401781322.jpg

'Barre buruaz beste egiteko' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?

'Barre buruaz beste egiteko' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?
Ekainaren 20 eta 21ean, ostirala eta larunbata, 'Barre buruaz beste egiteko' antzerki ikuskizuna aurkeztuko du Vaivén plataformak Antzoki Zaharrean. Donostia Kulturaren eskutik, 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu lehen emanaldirako. Animatu!


Komedia beltza taularatzen du Vaiven plataformak. Batetik, erretiroa hartzekotan den 50 urte inguruko andereño bat aurkezten du. Bestetik, zorrez josita dagoela eta, bere etxebizitzatik bidaltzekotan diren mutil gazte bat. Biak, guztia pikutara bidaltzeko asmoz, suizidioak bideratzen dituen elkarte arraro batean egingo dute topo. Baina, bere buruaz beste egitea ez da hain erraza eta bidean hain agudo hil beharrik ez dagoela jabetzera ailega litezke.

Ekainaren 20an, ostirala, iluntzeko 20:00etan egingo dute lehen emanaldia. Lagun bat gonbidatu eta ikuskizunaz gozatu nahi baduzu, bete beheko koadroa zure datuekin. Zorte on!