Bukatuta
Azken Ikasle Dantzara joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/azken-ikasle-dantzara-joan-nahi-duzu/@@download/image/azken_ikasle_da_1383816006.jpg

Azken Ikasle Dantzara joan nahi duzu?

Ikasle Abertzaleak antolakundeak 25 urte bete ditu urrian, eta data bereziaren harira Azken Ikasle Dantza izeneko ekitaldia egingo dute datorren larunbatean, azaroak 16, Donostiako Ilunben. GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz dauzkagu beheko koadroa betetzen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte Ilunbeko ateak, eta ekitaldi nagusian Ze Esatek!, Bad Sound System, Gose, Betagarri eta beste hainbat kolaboratzailek hartuko dute parte, antolakundearen 25 urteko ibilbidea errepasatu eta festari kolorea emateko. Las Tea Party DJs-ek itxiko dute jaialdia.

Ospakizun berezi horretara joan nahi baduzu, eta diru aldetik estu samar bazabiltza, hauxe duzu aukera. Eman izena lehenbailehen, eta zorte on zozketan!