Bukatuta
ATX Teatroren 'Fakiu' antzezlana ikusteko sarrera bikoitzak nahi? Hilaren 26an, asteazkena, ATX Teatro taldearen 'Fakiu' antzezlana ikusgai izango da Victoria Eugenia Club aretoan, 21:00etan. BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/atx-teatroren-fakiu-antzezlana-ikusteko-sarrera-bikoitzak-nahi/@@download/image/fk_1.jpg

ATX Teatroren 'Fakiu' antzezlana ikusteko sarrera bikoitzak nahi?

Hilaren 26an, asteazkena, ATX Teatro taldearen 'Fakiu' antzezlana ikusgai izango da Victoria Eugenia Club aretoan, 21:00etan. BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!
ATX Teatroren 'Fakiu' antzezlana ikusteko sarrera bikoitzak nahi?

ATX Teatro taldeak FAKIU antzezlana eskainiko du, beste masaila ez jartzea aldarrikatzen duen obra. Zuretzat BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu, beraz, azkar ibili!

ATX TEATROA: FAKIU

Non: Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

Noiz: Hilak 26, asteazkena, 21:00etan.

'Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra.....eta zelan ez.... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak.

Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango. Baina ez!!! Biolentzia ez!!! Gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!!! Eta egia da, arrazoirik gabeko biolentzia ezin da erabili,.......baina arrazoia dagoenean, eta batez be, beste biderik ez dagoenean?....zer egin genezake bizirauteko?'

Informazio gehiago: Axt Teatroa