Bukatuta
Asier L.I. musikariaren kontzerturako sarrera bikoitza! Azkar ibili, ostiral honetan baita emanaldia! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/asier-l-i-musikariaren-kontzerturako-sarrera-bikoitza/@@download/image/l_asier-l-i--web-2.jpg

Asier L.I. musikariaren kontzerturako sarrera bikoitza!

Azkar ibili, ostiral honetan baita emanaldia!

Maiatzaren 5ean Asier L.I. musikariaren kontzertua izango da Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan, 21:00etan. Ez gelditu sarrerarik gabe!

Asier L. I., ahotsa, pianoa; Fredi Pelaez, Hammond organoa; Iñaki Telleria Barrena, perkusioa.

Gorputzaren pertzepzioa da Asier L. I. musikariarentzat gai nagusia bere azken lan honetan. Hausnarketa orokor horren baitan beste hainbat gogoeta egiten dituzte bere abestiek eta, aldi berean, esparru narratibo bat garatuko du kontzertuan zehar, pertsona baten bizitzako pasarte batzuk hain zuzen.

Musikari dagokionez, mendebaldeko musikaren historiako hainbat baliabide erabiltzen ditu, beti ere Asierren iragazkitik pasata. Bertsu, beste kulturetako abeskera, eskala eta erritmoak ere barneratzen saiatzen da. Bere ahots eta pianoaz gain, Iñaki Telleriaren perkusio ukitu leun eta Fredi Pelaezen Hammond organoaz baliatzen da Asier neurtutako kolore aniztasunez jantzitako abstrakzioa sortzeko.