Bukatuta
Anari, Sorkun, Mursego, Joseba Irazoki eta beste zazpi artistaren akustikoak zuzenean entzun nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/anari-sorkun-mursego-joseba-irazoki-eta-beste-zazpi-artistaren-akustikoak-zuzenean-entzun-nahi/@@download/image/2011561202MusikaZuzenean_kontzertu_akustikoa_.jpg

Anari, Sorkun, Mursego, Joseba Irazoki eta beste zazpi artistaren akustikoak zuzenean entzun nahi?

Anari, Sorkun, Mursego, Joseba Irazoki eta beste zazpi artistaren akustikoak zuzenean entzun nahi?
Musikazuzenean ekimenak maiatzaren 15ean Elorrion antolatuko duen jaialdirako bi sarrera bikoitz ditugu zozkatzeko. Nahi al duzu zuretzat?

Musikazuzenean egitasmoa Bizkaian aurkezteko asmoz, egun formatu txikian diharduten 11 musikari bilduko dituen kartela prestatu dute. Joseba Irazokik, Morauk, Jon & Sugramasek, Mursegok, Anarik, Sorkunek, Pettik, Mary Meyk, Moby Dickek, Azkaiter Peloxek eta Keu Agirretxeak emanaldi akustiko bana eskainiko dute.
Hitzordua: maiatzaren 15ean, 19:00etatik aurrera, Elorrioko Arriola antzokian. GAZTEZULOn 2 sarrera bikoitz ditugu gure irakurleen artean banatzeko. Bide berriak jorratzem ahalegintzen diren egileen zale zara? Hau duzu aukera polita! Parte hartu zozketan!