Bukatuta
'Amets zirkoa salgai' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/amets-zirkoa-salgai-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/amets-zirkoa-sa_1438253933.jpg

'Amets zirkoa salgai' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

'Amets zirkoa salgai' antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Abuztuaren 17tik 22ra bitarte, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak ‘ Amets zirkoa salgai!’ antzezlana aurkeztuko du Victorioa Eugenia Antzokiko Club aretoan. Donostia Kultura bitartez 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu estreinaldirako. Zorte on!


Ion Martinez eta Saioa Royok gorpuzten dituzte Amets zirkoko Xorroxin eta Azken Putz pailazoak. Bizitza osoa Euskal Herrian, eta euskal artistekin batera, emanaldiak eskaintzen aritu ondoren, erabaki garrantzitsua hartu dute: zirkua itxi eta salgai jartzea.

Donostia Kultura bitartez abuztuaren 17an, 22:30etan egingo duten estreinaldirako 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Aukera hau galdu nahi ez baduzu, beraz, ibili bizkor eta eman izena! Zorte on!