Bukatuta
Aitzealdenk! Zuzenean jaialdira joan nahi duzu?

Apirilean egin zuten lehenengoa, eta karrerilla hartuta, urte bete baino lehenago egingo dute bigarrena. Urriaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, Aitzealdenk! Zuzenean 02 jaialdia antolatuko du Azpeitiko Sanagustin kulturguneak, eta GAZTEZULOn lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena!
Mobydick, Anai Arrebak eta Grisees taldeak ariko dira ostiralean, eta larunbatean Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. Hemen duzu kontzertuei buruzko informazio guztia.
Lagun batekin joateko asmoa baduzu, ez aukera galdu. Bete alboko koadroa eta gure zozketa zakuan sartuko zaitugu. Egun bakoitzerako bi sarrera bikoitz ditugu, beraz, ibili bizkor eta aukeratu eguna.