Irakurriz gozatu https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png

Irakurriz gozatu

GAZTEZULO aldizkaria Euskal Herriko hainbat Udal eta ikastetxerekin elkarlanean garatzen ari den egitasmoa da Irakurriz Gozatu.
14-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.

Euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea, eta oro har, irakurzaletasuna sustatzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Laugarren Mailako, Bartxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean. Horretarako GAZTEZULO aldizkaria erabiliz

2007ko urrian ‘Irakurriz Gozatu’ egitasmoa sortu genuen eta Euskal Herri osoan zehar garatzen dugun proiektua da. Urteetan zehar herri eta ikastetxe ezberdinekin aldizkaria gazteen ohituretan egonkortzea lortu dugu, eta hori horrela, euskararen irakurzaletasuna eta euskara, beraien aisialdi ohituretan txertatu edota finkatu da.

Gazte talde bakoitzaren errealitatea nahiko ezberdina izan daiteke herri batetik bestera, horregatik ikastetxe bakoitzak estrategia ezberdinak erabili izan ditu gazteek Irakurriz Gozatu egitasmoa ikastetxearekin erabat lotu ez dezan edo horrek erakargarritasuna gutxitu ez dezan.

D eredua ez duten ikastetxe edota lanbide heziketako zentroetan, irakasleek tresna oso baliagarria bihur dezakete GAZTEZULO gazte horiek Euskara eta euskal irakurzaletasuna modu positiboan bizi baitezaten.

Aisialdian kontsumitzeko gai orotariko euskarazko edukiak ditu: elkarrizketa eta erreportaje sakonak, irudi galeria eta komikiak, elkarrizketa laburrak, kontaketa erotikoa, bidaiak, sexua, drogak, liburu-diska-film eta bestelakoen gomendioak, ....

Nork kontratatu dezake?

- Prozedura: Udaletxe edo Mankomunitateetako Euskara Zerbitzuei zuzendua dago. Euskara Zerbitzuak, bere eremuko ikastetxeen bitartez, gazteek doan kontsumitzeko egitasmoa kontratatzen du.

Zer kontratatu dezake?

- Sei hilabetez bere herriko edota ikastxetxeetako gazteek GAZTEZULO aldizkaria jasotzea.

Nola kontratatu dezake?

- Hurrengo emailean: kudeatzailea@gaztezulo.eus edota telefono bidezko kontaktua eginda: 943457250.