Txapel bakarrak ezin zortzi buru estali

Txapel bakarrak ezin zortzi buru estali https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/txapel-bakarrak-ezin-zortzi-buru-estali/@@download/image/ESAERA_BERRIAK_gaztezulo abendua.jpg
2018/01/26
umore-tira

Testua: Beñat Gaztelumendi / Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

Txapel bakarrak ezin zortzi buru estali

Txapel bakarrak ezin zortzi buru estali

Erraza da txapelketa bat zenbakitara ekartzea: 43 bertsolari, 14 saio, 14 herri eta 7 probintzia. Saioko 15na bertso, errimako lau oin. Bina esku poltsikoak arakatzen, bina hanka hari gainean, bina begi barrura begira eta bina belarri ondokoari entzuteko. Baina bertsoa zaila da zenbaki bihurtzea: bertsolari bakoitzak du bere mundu-ikuskera, bere ideologia, bere ahotsa. Abenduaren 17an, Barakaldoko BECen, zortzi bertsolari aritu ziren egun osoz mundua hitz eta hitza mundu bilakatu nahian; nor beretik eta, aldi berean, elkarrekin kantatuaz. Egunaren bukaeran, ordea, buru bakarra estali zuen txapel beltzak.