PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA

PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/pekatu-arina-norberak-egina/@@download/image/gaztezulo_ESAERA BERRIAK_gaztelumendi.jpg
2018/03/12

Testua: Beñat Gaztelumendi
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA

Iritsi da martxoa eta hasi gara lozorrotik ateratzen. Euritan eta hotzetan herdoildutako gure artikulazioek sagardotegietara eraman gaituzte berriz, “mama goxora”. “Sagardoa, gutxi eta maiz” esaldia gogoa hurbildu gara kupelera, zintzurrera udaberri zaporea eramatera. Eta berotu zaigu gogoa, kizkurtu begiak eta loditu mihia. Mundua aldatu nahi dugula esan diogu batari eta besteari, baina gauak zoko ezkutuak dauzka gordean; jazarpenak eta botere harremanak. Eta gaua bera izan daiteke laborategi, mundua aldatzeko norbere burua aldatu behar baitugu lehenbizi. Ondo dago ingurukoen jarrerak kritikatzea. Baina norbere jarrerekin ere izan gaitezen autokritiko. Pekatu arina, norberak egina. Hala dio esaerak. Baina guk ez dezagun hala bizi.