Harremanetarako formularioa

Gaztezulo Donostian sortu zen 1999an. BAGERAren, Donostiako euskara elkartearen, Irutxulo aldizkariaren altzoan. Orduan "Gaztetxulo" izena zuen, eta hutsune bat bete nahi zuen. Izan ere, musikari buruzko aldizkari bat, eta egunkarietako gehigarri bat edo beste kenduta, ezer gutxi zegoen, prentsa arloan eta euskaraz, gazteentzat: gazteek ez zuten gai orokorrak, mota guztietako gaiak, lantzen zituen aldizkaririk. Helburu horrekin, lehendabizi, urtebete egin zuen Donostian bakarrik.
Bete formulario hau atariaren kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.