Osasun arazoengatik geldiune bat izan ondoren Zea Mays taldea prest dago bere 25. urtemuga ospatzeko. Horretarako single berri bat ere aurkeztu dute Kuraia izenekoa. "Kuraiaren aurretik Adore eta Kemena singleak etorri ziren. Barnean dugun adorearen bila ibili ginen lehendabizi, gero aurrera egin ahal izateko gure leku kuttunetara itzuli ginen galdutako kemena berreskuratuz eta orain kuraiaz izkutatzeari utzi eta bihotzak irekitzen ditugu maitasuna zabaltzeko".