Gaur, apirilaren 6an, bi hilabete bete dira Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze zabor-luiziak azpian harrapatu zituenetik. Beraiek oraindik han jarraitzen dute eta salaketak bizirik darrai. Hori ez ahazteko Zaldibar Argitu plataformako kideek abesti bat sortu dute.
Horretarako Miren Narbaiza eta Kokein taldea elkartu dira. Hitzak berriz, Txakur Gorriak-ek egin ditu. Ahotsetan berriz euskal eszenako izen ugari azaltzen dira: Zaloa (Kokein), Malen (Txakur Gorria), Miren (Mice), Aitor (Su Ta Gar) eta Maite (Mursego).
Abestia argitaratzeaz gain, gaur 20:30etan leihoetan burrundada egitera deitu dute. Hori amaitzean bi kandela ipintzeko eskatu dute, hemen entzungai dagoen abestia bozgorailuetan jarrita.