Xatiro (Unai Unda) bilbotar raperoak Zuen ikara izeneko abestia kaleratu du, bideo eta guzti. Ironia, satira eta sarkasmoa gustuko du Xatirok eta baita kritika soziala egitea ere. Hala erakutsi du azken kantu honetan ere. Letra Xatirok berak egina da eta musika Ruben G.Mateosek sortu du. Bideoa, berriz,  Dawka estudioaren lana izan da. 

Xatiro - 'Zuen ikara'

2021/12/03