Unclose bikote bilbotarrak Rising aurkeztu du, taldekideak protagonista dituen lehenengo bideoa. Ainara Ipiñak zuzendu du ikus-entzunezkoa. Rising kantuak irekitzen du The Long Tomorrow diskoa. Unclose-ren hurrengo kontzertua irailaren 27an 20:30etan izango da Bilboko Stage Live aretoan, BIMEk bultzatutako Heineken Volume Up  ekimenaren baitan. Iskandar Rementeriak (ahotsa, sintetizadoreak eta gitarrak) eta David Deibol Rodríguez-ek (bateria akustikoa eta elektronikoa) 2013an sortu zuten taldea. Bere musikan elektronika, pop eta post-punk doinuak entzun daitezke. Ea gustatzen zaizuen!

Unclose-'Rising'

2018/09/26