Zinema aretoetara iritsiko da Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarrituriko Soinujolearen semea filma. Apirilaren 12an estreinatuko da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta Fernando Bernues donostiarrak zuzendu du; bitartean, hemen duzue trailerra!

SINOPSIA: Daviz Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kideek arbuiaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira elkar ikusi gabe. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.

'Soinujolearen semea' filmaren estreinaldia gertu!

2019/01/15