Silicies Grizzlies Donostia, Zumaia eta Gernikako bost gaztek osaturiko musika taldea da: Ibai Azurmendi (baxua), Mikel Estomba (saxoa eta ahotsa), Jon Gartzia (gitarra), Luken Prinse (gitarra eta ahotsa) eta Andoni Sierra (bateria). Unibertsitateko garaian kafe-makinako momentutan elkar ezagutu, eta instrumentuekin entsaiatzen hasteko erabakiak taldearen sorrera ekarri zuen. Rocka eta funkaren artean mugitzen da gehienbat taldearen estiloa, baina metal, stoner, psychedelic eta punk doinuak ere entzun daitezke abestietan zehar. Nahaste guzti honekin, eta letra etzungarri eta absurdoekin batera, kontrastea duen giro dibertigarri, ilun eta aztoratua sortzen du boskoteak.

Silicies Grizzlies - 'Orein'

2020/11/09