Abeslari donostiarrak Lili izeneko abestia argitaratu du, bere diska berriaren laugarren aurrerapena. Ekainaren 19an argia ikusiko duen '(I)' lanaren laugarren kanta da. 

Lilin, Sarak egunerokotasunean bizi dugun frenetismoa alde batera utzi eta geure burua entzuteko gonbita luzatzen digu. Lasaitu, etzan eta isiltasunean bihotzak esaten dizkigun gauzei zintzotasunez kasu egitearen garrantzia da ardatza. Sara Zozayaren bigarren lana da '(I)' ('Bat' gisa ahoskatu daiteke); pop alternatiboarekin eta erritmo elektronikoekin esperimentatu du artistak, euskal musikaren tradizioarekin uztartuz. Ederra benetan!

 

Sara Zozaya - "Lili"

2020/05/25