Urte berriarekin batera iritsiko da Rural Zombies* Zestoako musika taldearen  From Home to Hospital St disko berria, baina boskotea ez dago geldi! Dagoeneko Ethereal abestiaren bideoklipa aireratu du, eta bira berriko lehen kontzertuak ematen hasiko da; adi ondorengo datei, sarrerak dagoeneko salgai dituzte eta!

 

 

*Rural Zombies GAZTEZULOko iraileko LABEAN ataleko protagonistak izan ziren, eta disko berriaren inguruko detaile guztiak kontatu zizkiguten; elkarrizketa irakurri nahi baduzu, iraileko zenbakian aurkituko duzu, paperean edo digitalean!

Rural Zombies biran!

2017/10/25