Olatz Salvadorrek bere disko berriko lehen singlea argitaratu berri du. Euria abestia indartsua eta goxoa da aldi berean, atmosfera misteriotsu batez inguratzen dutelarik sintetizadoreek Salvadorren ahots eztia. Ohikoa duenez, zer pentsatua ematen duen poesiaz beteriko letra ere aurkezten digu kantuak. Hau entzun ondoren, gehiagorako gogoarekin geratuko zara ziur! 

Olatz Salvador - "Euria"

2020/11/27