Urte beteko geldialdiaren ostean bueltan dira MCONAK, euskal musikari kresala jartzen jarraitzeko prest. Haritz Harreguy Studio estudioan, Victor Sanchezen laguntzarekin, grabatu dute GURE NAUFRAGIOAK lan berria. Lehen singlea BELE BELTZAk da. Bizia, bat-batekoa eta zuzena… Dogma eta egien aurka eta norbanakoaren askatasunera bidea egiteko doinua sortu nahi izan dute. Eta lortu ere! Ea gustatzen zaizuen!

MCONAK - BELE BELTZAK

2018/10/09