Liher taldeak Eramaten abestia kaleratu du eta indartsu dator bai musika aldetik eta baita letraren aldetik ere. Lide Hernandok hala abestu du kantuan: "Ez dezatela esan gure bizitzan nola erratu, nor gorrotatu maitatzeko ahulegiak garenean". Zuzenekoei dagokienez, Hemen herensugeak daude diskoaren inguruko hitzaldia akustikoa izango dute gaur Gasteizen eta martxorako beste bi hitzordu ere iragarri dituzte: Oñatin, martxoaren 18an, eta Iruñean, martxoaren 31n.

 

 



Liher - 'Eramaten'

2023/03/03