Kai Nakai gasteiztarrak single berria du: Ez Dakit. Bere lehen diskoaren hirugarren singlea da honakoa. Harreman batean galduta sentitzea edo adarra jotzen ari zaizkizula sentitzea bezalako sentimenduak ederki definitzen ditu abestiak ahalduntze garrasi baten bidez. Berriro ere, sortzaile gazteak axolagabe utziko ez gaituen ikus-entzunezko proposamena eskaintzen du.

Hau izango da diskoa argitaratu aurretik aurkeztuko duen azken singlea. Diskoa osorik Durangoko Azokan aurkeztuko du abenduan. Duela urtebete eskuratu zuen II. Sormen Beka, Euskal Herrira musika urbanoaren estiloa hurbiltzeko egitasmoekin  proiektu honen eskutik, emakumeen papera genero hau inguratzen duten estereotipoen aurrean aldarrikatuz euskara dela medio. Diskoa artista gaztearen aurkezpen-gutuna izango da, eta sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Kai Nakai - "Ez Dakit"

2020/10/14