Lorea Zulaika Arriaga ziortzarra gaztetxotatik egon da musikari lotuta, eskualdeko ekitaldietan eta kantu txapelketetan parte hartuz. Azalera taldeko kide ere izan da eta 2018an kaleratu zuten izen bereko diskoa. Taldea desegin zen, baina bere bakarkako ibilbidearekin jarraitzen du, Kadira izen artistikoarekin. Oraingoan Euriari kantua plazaratu du, gitarra eta bere ahots goxoa lagun. Kantu aproposa da egun eguzkitsu eta bero hauen osteko euriari ongietorria egiteko.
Kadira - 'Euriari'
2022/05/24