Gasteizko gaztetxearen 30. urteurrena dela-eta hainbat talderen kantu berriak biltzen dituen disko bat argitaratu da. Izaki Gardenakek ere parte hartu du bilduma horretan, Lurrunduko dira kantuarekin. Iazko abenduan grabatu zuen taldeak abestia Berako Atala estudioan eta Iñigo Irazokiren gidaritzapean. Bere esku izan dira nahasketak ere. Masterizazio berriz Koldo Sagastumek egin du. Entzun!

Izaki Gardenak - Lurrunduko dira

2018/04/26