Ines Osinagak Mercedes Sosak ezagun egindako Julio Numhauser-en Todo Cambia kantuaren moldaketa egin du: Dena aldatzen da. Miren Amuriza bertsolari eta idazleak Berria egunkarian 2017an argitaratutako Dena zutabea irakurri zuen Osinagak bere garaian, eta ukelelea hartuta, bertsio eder hau sortu zuen, Amurizaren hitzei jarraiki. Zuzeneko emanaldietan jo izan du eta duela gutxi, bideokliparen laguntzaz, plazaratu du emaitza. 

Ines Osinaga - 'Dena aldatzen da'

2022/07/11