Enkore are fucking dead. Hori zioen HOOren sare sozialen biografian aurki zitekeen titularrean orain dela gutxira arte. Badakigu oain esaldi hori jartzearen arrazoia zein den: talde bizkaitarreko abeslaria izanak bere bakarkako bideari ekin dio. Garai bati amaiera eman dio, baina iragana ukatu gabe. 

Bizkaitarrak Bi singlea dakarkigu, hip hoparen soinua eta emo estiloaren sentsazioak batuz. HOOk honela, bere unibertso pertsonalera gonbidatzen gaitu. Argi dagoena da Bi aldarrikapen boteretsua dela 003 izeneko mixtape berria kaleratu aurretik. Iluntasuna eta hunkiberatasuna bateratuz abesti hau sortuz baltsamo moduan. Bera bezalako proposamenak euskal eszenara freskotasuna dakartela dirudi, entzun eta esango diguzue! 

HOO - "Bi"

2021/02/19