Ghauk kaleratutako azken kantua da Murru bat, martxoaren 17an plazaratuko duen AriNira diskoaren abestietako bat. Nahi gabe, babeserako, azalean eraikitako murruaz dihardu abestian, eta honela eman dio hasiera: "Nahi gabe sarri bihurtu izan ditut nire gabezik zure ardura". 

Alejo Orbegozorekin elkarlanean sortu du eta bideoa sortzerakoan ondoan izan ditu Osa + Mujika ere, zuzendaritzan, artean eta koreografian. Etanowski aritu da errealizazioan eta edizioan. 

Ghau - 'Murru bat'

2023/02/03