Gartxot Unsain, GAZTEZULOKO Bud Letona kolaboratzailea hain zuzen, buru-belarri dabil Madeleine disko berriaren kaleratzea prestatzen. Bitartean, Donostiako Marruma Kulturalak egitasmoan tartea eskainiko diote. Bakarlari moduan kontzertua emango du igande honetan, hilak 22, Groseko Marruma elkartean 19:00etan. Bere musika ibilbideaz ere ariko dira. Madeleine, John Berkhout eta Bi Zaldi taldeetako kidea da musikari donostiarra.

Gartxoten zuzenekoa Marruman

2018/09/18