Ezpalak taldeak laster kaleratuko duen Hortz aina hots disko berriko aurrerapen kanta aurkeztu du: Zu izan. Ohiko moduan, erritmo eta energia indartsuz sortutako abestia plazaratu dute. Talde zestoarrak norbera den bezelakoa izatearen aldeko aldarria egin du kantuan: "Nire bidean aske nintzela uste nuen, lotzen nauten soka hauek kontrakoa esan dute. Zu izan, zu izan". 

Ezpalak - 'Zu izan'

2022/10/21