Eneritz Furyak irundarrak, Eskorbuto taldearen "Cerebros destruidos" abestiaren bertsio ezin pertsonalagoa dakarkigu. Honela aurkeztu du kantua sare sozialetan: Eskorbuto eta autoharpa. Autoharpa eta Eskorbuto. Burmuin suntsituak (Cerebros destruidos) kantatuz barruak husteko garai ezinhobea bizi dugula iruditzen zait. Horrez gain, azken aldian bideoen atzealdean afixa bat zintzilikatzeko ohitura hartu dut. Oraingoan honakoa dio afixak: "Lehendakaria bezala robot izan nahi nuke, gogoan zaituztedanean ez sentitzeko deus ere". Katu xuri-beltzaren izena Zopa da. Katu potolo marroiarena Zapato. Biek oihukatzen dute ozen: "No future!"

Eneritz Furyak Eskorbuto taldearen "Burmuin suntsituak" ("Cerebros destruidos") bertsioa abesten

2020/04/07