Eire Maiak eta Eire Salegik sortu dute Eire taldea. Abenduan Bihar nola izeneko kantua kaleratu zuten, eta oraingoan Amaitu baino lehen abestia plazaratu dute. Elektronika soinuez lagunduta, doinu dantzagarriak landu dituzte, "Seguru nago baina gero ez, bihozkada batek dio baietz" kantatuz leloan.

Eire - 'Amaitu baino lehen'

2023/02/17