Ultratrail distantziako proba Beasaindik abiatuko da uztailaren 15ean, eta ia 168 kilometroko ibilbidea osatu eta 11.000 metroko desnibel positiboa gainditu ostean itzuliko da bertara hilaren 17an. Lasterketa Gipuzkoako lurralde historikotik igaroko da bere osotasunean eta Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Garaia eskualdeak zeharkatuko ditu mendiz. Probintziako gailur garrantzitsuenak igoko ditu: Txindoki (1.346 m), Ganbo (1.402m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izaspi ( 967 m) eta Ernio (1.075m).