Ane Barcena, Kattalin Barcena eta Javi Jorajuriak osatutako hirukotea da J Martina. Trap eta elektronika doinu dotoreak euskarazko letra interesgarriekin batzen dituzte. Hipnotikoa da euren musika, lehen entzunaldian harrapatzen zaituen horietakoa. Oraingo honetan DoleurDolor sortzailearekin elkarlanean "Oraindik Ez" singlea argitarartu dute, sentsualitatea helarazten duen abesti hunkigarri bat sortuz. 

Aipamen berezia Arrigurik sinatzen duen bideoklip ikusgarriari. Eman play eta gozatu! 

 

DoleurDolor x J Martina - "Oraindik Ez"

2020/11/26