Desgaraian taldeak Gauden aldian izeneko diskoa kaleratu berri du eta hauxe da diskoko kantuetako bat, Hamaika hitz. Izan ere, honela dio leloak: «Zenbat oroitu behar da orduan?» galdetuko balidate, «hamaika hitz eta bat gehiago» erantzungo nieke. Abestiari laguntzen duen bideoa Zoe Martikorenak egin du. Taldea zuzenean entzuteko hurrengo hitzordua otsailaren 24an izango da, bihar, Azpeitiko gaztetxean, 22:00etan. 

Desgaraian - 'Hamaika hitz'

2023/02/23