Indartsu hasteko eguna Bizarro taldeak “Giltzapeko oihuak” abestia proposatzen digu. Itolarria sortzen diguten gauza guzti horiei eskainia, beraietatik gitarra zorrotzez eta garrasi sarkorren bidez askatu gaitezen. Baina, hitzek baino hobeto adierazten dute, musikarekin batera, bideoklipeko irudiek abestiak helarazi nahi duen guztia. Beraz, berezi du ikustaldi/entzunaldi bat Ainhoa Larrañaga protagonista duen lan bikainak. 

Bizarro - "Giltzapeko oihuak"

2021/01/07