"Nire postua jarri berri dut Veneziako Biurtekoan. Nazioarteko arte ekitaldi garrantzitsu eta prestigiotsuena den arren, arrazoiren batengatik oraindik ez naute sekula gonbidatu". Hitz horiekin, Banksy kale artistak bideo berri bat igo du bere Instagram kontuan. Bideoan, artistak performance moduko bat egiten du hiri turistikoan; margolariz mozorroturik, bere azken artelana "salgai" jartzen du kalean, poliziak baimenik ez izateagatik botatzen duen arte. Artelana berriz, turismo masiboa salatzen duen satira originala da.

Banksyren performance berria Venezian

2019/05/23