Gasteizko lokal okupatu batean ezagutu zuen flamenkoa. Maletak hartu eta Andaluziara jo zuen gehiago ikasi nahian; hamar urte egin zituen bertan. Jaioterrira itzuli denean gaztetxeetan tailerrak ematen hasi da. Eta emanaldiak tabernetan, antzokietan, kalean... Sekulako sua eta joa dauzka taulatu gainean, eta pixkanaka flamenkoa ezagutarazi nahi luke inguru hauetan. Askoa Etxebarrieta Lasheras du izena, 'La Pulga' izen artistikoa. Euskal flamenko atomikoa da berea.

Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzaria

2012/12/13